2013-2014 Denboraldiko programazioa

programazioa 2013-2014 txiki

 

Garaiak aldatuz juan die, gure irratixak be aldaketa handixak bizi izan ditxu, teknologia berriak, digitalizazioa, kokaleku aldaketak.. . Dana dala oinarrixak sendo jarraitu dau. Txapa, Bergarako irrati, pirata, asanblearioa, libria da!

Txapa Irratiko 2013-2014 ikasturteko programazio berrixa da. Bertan ikusiko dozun moduan Bergarako jendiak ekoiztutako 22 irratsaio ditxugu aurten.

Honei Arrosa irrati sarean bitxartez jasotzen eta emititzen ditxugun beste saioak gehituz osatu dou parrilla berrixa! Krisi ezberdinen garai honetan Txapak bere izaera indarra erakutsiko dau berriro! Lotura gabe, aske eta kritiko.

TXAPAKO IRRATSAIOAK

ASTELEHENA

  • JAR ITZAZU TAPOIAK MESEDEZ: 20:00-21:00 Hardcore musika inguruko irratsaioa da gehienbat, ikusi ditugun kontzertuetaz hitzegiten egoten gara eta datozen kontzertuetaz ere informatzen dugu… noiz behinka oparitxoren bat ematen dugu,egindako galderaren baten truke noski!!gonbidatuak ekartzen ditugu iritzi ezberdiñak izateko…kaña bizitzari!!!!
  • ESKULIBURU ILUSTRATUA: 21:30-22:30 “Irratsaio teknofilo kultureta, edozertaz teknologia berri eta libreak aitzaki” Irratsaio berria.

ASTEARTEA

  • AMETSETAKO LURRA:20:00-21:00 (15ean behin) Hau da Ametsetako Lurra, non dana lor, sor eta egin dezakegun.Fantasiako lur hau errealitate bihurtzeko, zuen buruko idei, amets eta abar bideiaratzea besterik ez dago.Utzi dana dagoen moduan eta eutsi gure ametsetako lurrari, non musikarik gabe, lur hau ez zan existituko.
  • SASI GUZTIEN AZPITIK:21:00-22:00 :Bergarako gaiak jorratuko ditu eta txapako asanbladako irratsaioa izango da .
  • KOLAX (22:00-23:00 hamabostean behin): 2005tik uhinetan dagoen irratsaio kontrainformatiboa. Elementu ezberdinez osatutako kolax radiofonikoak, gai sozialak, kulturalak… jorratzen ditu. Kolaxa sortzeko elkarrizketak, albisteak eta kolaboratzaile ezberdinen ahotsak tartekatzen ditu.
  • GURASOAK (22:00-23:00 hamabostean behin) :Guraso garenetik dauzkagun zalantza eta kezkaberriak mahai gainean jartzen ditugu.Hauek lantzeko elkarrizketa edo informazio iturri ezberdinak erabiliz.

ASTEAZKENA

  • BERBENIR: 18:30-19:30 Zaharrenak, berrienak, azkarrak, geldoak, alaiak, tristeak, ezagunak edo ezezagunak. Klasikotik, elektronikaraino estilo eta doinu ugari entzun ahalko dituzu BERBENIR musika irratsaioan
  • 90 SEGUNDU:19:30-20:00 Minutu eta erdi baino gutxiagoko kantuez osatutako orduerdiko irratsaioa da, asteroko maiztasuna izango duena. Bertan, era guztietako musikak jorratuko dira.
  • HAU MUNDU BITXIA: 20:00-21:00 Hau Mundu Bitxia planeta honetako izaki bizidunen hainbat bitxikeria edo “kaskarrillo” azaltzen dituen irratsaio bat da. Bertan bai animali naiz landare ezberdinak deskribatzen dira, beraien aparteko ezaugarri eta ahalmenak aipatuz. Gurekin elkarbizitzen diren izakiak ulertzea da helburua, ondoren hauek errespetatzen ikasten baitelako. Hala ere, azalpenak nahiko orokorrak izaten ahaleginduko da, beti ere gertutasun bat mantenduz Irratsaio berria.
  • ERRUSIAR TXURIA: 21:00-22:00 Vodkaren gardentasuna, musikaren oinarriaren kolore beltza eta musika berrituaren kolore txuria nahastean, astero entzungai eta edangai den Errusiar Txuria sortzen da. Kuriositateak, lehiaketak, agenda, etabar asteazkenero 21:00tan Txapa irratian. Irratsaio berria.
  • NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK: 22:00-23:00 “20 urteren ostean 3 lagun berriz irratian elkartu dira Jendea joan da, beste batzuk etorri Ametsak, beldurrak, pozak eta tristurak.Mareak, olatuak, lainoak eta urtaroak.Gauza asko gertatu dira; Gauzak aldatzen daude; eta betiereko eboluzioak jarraitu egingo du.Une honetatik aurrera ezer ez da sekula berdin izango. Nola aldatzen diren gauzak!”irratsaio berria.
  • METAPETIK: 23:30-24:30(15ean behin) Kontrapuntu kritiko bat…, ingurura begiratzeko beste modu bat…, ixilleko karraxien bozgorailua…,konzientziaren akuilu…, izan nahi duen irrasaio bat.

OSTEGUNA

  • ZAPUAK KAZUELARA: 15:30-16:30 ( 15ean behin) Zer da sorgina izatea?? irratsaio honetan sorgina izatearen definizio guztiak landuko ditugu, mundu mistikoetatik hasita gure inguruko txutxu-mutxu guztiak lantzeraino iritsiz. Umorez eginiko saio bat bi sorginen eskutik, bi ostegunean behin eguerdiko hiru eta erdietatik lau eta erdiak arte”irratsaio berria.
  • ALBUM BAT KONFESIO BAT: 19:00 – 20:00 txandaka, bi formato diferente eukiko ditxu. Aste baten musika popularran historixan garrantzitsua izan dan disko oso bat entzungo da, lana bere osotasunean apreziatzeko, irratsaiotan gutxitan gertatzen dan gauza bat, eta hurrengo astean musikari bati elkarrizketa bat egingo zaio, musikari buruzko beran pentsamoldia zein dan ateratzeko asmoz.
  • KALEKO MOBIDA: 22:15-23:15 Ekaitz Etxezarretak Euskal Herriko Punk-Oi! musikari dedikatutako irratsaioa.

OSTIRALA

  • GURE PARADISUA:19:30-20:00 Txapa irratiko obserbatorixo metereologikua martxan da. Udaberriarekin batera hasi eta urte osoan zehar , hilabetero eta ilargiaren pista jarraituz haizearen etorkizuneko nondik norakoa komentauko ditugu.Irratsaioan Azurren esperientziak, entzungai egongo dira. Saio hauek ilargiaren il´berri, il´gora, il´bete eta il´behera arratsaldetan izango dira.

LARUNBATA

  • XELEBREGARA:15:30-16:30 (15ean behin) Aitzol Gandiaga, Jon Olivares eta Aritz Alustizak gidatutako programa. Asteko gertakariei errepaso bat emango diegu, beti ere umore ukituarekin. Horrez gain zuzeneko bromak ere sartuko ditugu.
  • TXAPA IRRATIKO ETA GAZTETXEKO KONTZERTUAK :23:00Gaztetxean antolatutako kontzertuak zuzenean eta taldeei egindako elkarrizketak .Ostiral eta Larunbatetan kontzertuak daudenean zuzenean, eta bestelakoetan grabazioak.

IGANDEA

  • TXIBIERROAK ULUKA:17:00-18:00 (15ean behin) Domeka ilunei mobimentua eta freskuria emango dotsen irratsaiua: Elkarrizketak, bidaiak, emakumiai eta feminismuai inguruko gaixak, poesia-ipuin irakurketak etab.
  • BERGARA SUTAN: 18:00 – 19:00 ( Hileko azken Igandean) Bergarako gazte asanbladaren irratsaioa. Hilabeteko azken domekaro hileko ekintzen errepaso/balorazioa egin, hilabetean gaztetxean egindako ekintzen arduradun edota parte hartzaileekin ahal bada; eta hurrengo hilabeteko ekintzak aurkezten dira, hau ere ahalik eta modu dinamikoenean. Entzun eta jakin zer gertatu den, gertatzen ari den eta gertatuko den Gaztetxean!
  • LETRETAN MURGILDUTA: 19:00-20:00 (15ean behin) Irratsaio honetan, letretan, hitzetan, esaldietan eta batez ere testuetan murgilduko gara. Ipuin, nobela, entsegu, poesia eta irudipenaren mundu zoragarrian
  • HAUNDIKEITTAN: 20:00 – 21:00 (15ean behin) Umore irratsaioa.
  • PARADISU ZINEMA: 21:00 – 22:00 (15ean behin) Musika bizitzaren soinu-banda baldin bada, zinema ametsen mundua da. Goazen ametsen soinu-bandetan batera bidaiatzera, goazen Paradisu zineman elkar ikustera.Irratsaio berria.

DSCN3069

ARROSA IRRATI SAREA

Txapako irratsaio propioez gain, Arrosa irrati sareko hainbat irratsaioekin osatuko dogu gure parrilla.

Astegunetan 7:30-10:00 Kalegorrian (Info 7 irratiko magazina),10:00-13:00 Suelta la olla

(Hala bedi eta Eguzkik ekoiztutako magazina) eta 16:00-18:00 Zebrabidea (Hala bedi , Antxeta eta Info 7irratiek ekoiztutako Magazina).

Irratsaio hauetaz gain, Arrosa sareko irratsaio solteak aireratuko ditxugu Txapa irratiaren bitartez. Honela, txapa irratiko saioak, arrosako saioak, errepikapenak, eta musika uztartuz, 24 orduko programazioari eutsiko diogu.

97,2 FMan, www.txapairratia.org atarian (Zuzenean zein grabatutako artxiboa), eta mugikorretan (Uhinbak! aplikazioa instalatze hutsarekin nahiko, Android zein iPhonerako prest).

Gure programaziora gehitzerik nahi? Oraindik garaiz zabiltza, aukeratu eguna, eta etorri Txapa irratira!

Author: Txapa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude