Txapa irrati librearen 35 urtetik gorako ibilbidean, kolektiboaren,taldearen, asanbladaren, barruan; norbanako eta talde txikiek osatutako irratsaioak aurki ditzakegu. Bakoitzak bere estiloan, helburuekin eta egiteko moduarekin, irrati librea elikatu eta gorpuztu dute.
Urte luzez iraun dutenak edo saio gutxi batzuekin gelditu direnak. Musika, ahots, elkarrizketa, hanka sartze , barre, isiltasun eta saio gogoangarri asko jaurti ditugu FMra.
Guk irratiko ahots eta proiektu hauek bildu nahi ditugu. Izandako saio, esperientzia eta bizipen pertsonalak batuz.
Norbanako bakoitzari bere saioaren izen eta azalpenaz gain, bizipenak, oroitzapenak eta irratia ulertzeko moduaz hitz egiteko eskatu diogu. Ez da ariketa erraza baina merezi duelakoan gaude.
Azkenik, musikak, irratian eta saio bakoitzaren izaeran izan duen garrantzia nabarmentzeko txapa irratiko playlista egiten saiatuko gara. Txapakide bakoitzak disko bat aukeratu beharko du. Diskoa aurkeztu eta zergatik aukeratu duen azalduz.
35 urteko historia irrati eta kolektiboko ahotsen bitartez jaso nahi dugu.